Hamabost urte bete ditu Jimmy Jazz aretoak, eta ohiko emanaldiez gain, hausnarketarako tartea ere zabaldu dute. Lau mahainguru interesgarri antolatu dituzte, urriaren 21etik azaroaren 11ra bitartean egingo direnak, astelehenero bat.
Artea eta politika, adimen artifiziala eta egile eskubidea, makrojaialdiak eta euskal eszena aztertuko dituzte. Doakoak izango dira mahainguru guztiak, aforoa bete arte gerturatu ahal izango da jendea. Lau mahainguruetatik hiru gazteleraz izango dira, eta bakarra euskaraz, euskal eszenari buruzkoa, hain zuzen.
Jaialdiak, makrojaialdiak eta inguruan duten guztia - Urriak 21, 19:00
Jon Urzelai (Kazetaria, Su festak liburuaren egilea)
Nando Cruz (Kazetaria, Macro Festivales liburuaren egilea)
Marcos Ayuken (Management, Booking, programazio eta ekoizpenean aditua)
Sergio Cruzado (Management, programazioa, Boga boga jaialdiaren zuzendaria)
Artea & Politika - Urriak 28, 19:00
Mikel Cthulhu (Cosmic Tentacles Studio)
Itziar Ituño (Aktore eta abeslaria)
Fermin Muguruza (Musikari eta zine zuzendaria)
Kattalin Barcena (Abeslari eta artista)
Ion Celestino (Musikaren artisaua)
Elio Toffana (Musikari eta aktorea)
Zer da euskal eszena? Existitzen da? - Azaroak 4, 19:00
Koldo Otamendi "Kojo" (Musika Zuzeneaneko kazetaria)
Eneritz Furiyak (Musikaria)
Joseba B. Lenoir (Musikari eta ekoizlea)
Julen Idigoras (Gazteako B Aldea saioko kazetari eta musikaria)
Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko" (Musikaria)
Amets Aranguren (Musikaria)
Egile eskubideak, Adimen Artifiziala, Spotify... Noruntz goaz? - Azaroak 11, 19:00
Ainara Legardon (Artista eta ikerlaria)
Javi Cosmea (Musikari eta product manager Virginen)
Josu Larrinaga Arza (Gizarte antropologiako irakaslea EHUn)