2024/12/01 10:30 - 13:00

LANTEGIA

[FEMINISMOAN ITZEL] 'Nola eragiten nauten gorputz kanonikoek? Eta lodifobiak'

[FEMINISMOAN ITZEL] 'Nola eragiten nauten gorputz kanonikoek? Eta lodifobiak'
Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz

Zer gertatuko litzateke bihar lodi(ago) esnatuko bazina? Gaizki sentiaraziko lizuke horrek? Nola liteke hori, zu feminista izanda? Lantegi honetan, lodifobia zer den, nola egituratzen den, (matxismoarekin, arrazakeriarekin, klasearekin edota beste zapalkuntza batzuekin) nola gurutzatzen den eta horrek nola eragiten digun landuko dugu, eremu seguru batean, galdera horien inguruan pentsatuz eta gure esperientzia eta bizipenetatik abiatuta. TREBATZAILEA: Laura Galar Perez de Onraita, hezitzaile lodi eta transfeminista.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago