Udaltzaingoko agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu dute, genero indarkeriaren esparruan, bikotekideari mehatxu egitea egotzita. Gertaera, asteartean, 18:00ak aldera jazo zen; 092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen Judimendi auzoko etxebizitza batean gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola.
Polizia etxebizitzara joan zenean, lekukoek azaldu zuten gizonak emakumea beldurrarazi eta mehatxatu zuela. Gainera, esan zutenez, ez zen lehenengo aldia egiten zuela. Hori guztia ikusita, poliziek gizona atxilotu zuten, eta epailearen aurrera eraman dute.