N-622 errepidea itxita dago Gasteizen, Bilborako noranzkoan, hainbat ibilgailuren artean eguerdian gertatu den talkaren ondorioz. Une honetan suhiltzaileak lanean ari dira bertan, kamioien arteko istripuaren ondorioz jazo den isuria kontrolatzeko. Garabi bat kentzen ari da errepidean gurutzatuta geratu den kamioia.
Istripua 12:05ean gertatu da, 5. kilometroan, Arangiz parean. Bi kamioik istripua izan dute, horietako bat erabat gurutzatuta geratu da errepidean eta bidea moztu du. Istripuaren ondorioz, zama galtzadan isuri da, eta auto ilarak eragin ditu, bi noranzkoetan.
Gasteizko Udaltzaingoa zirkulazioa desbideratzen ari da, ibilgailuak Arabako hiriburutik N-622 errepidera sartzea eragozteko. Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, zaurituak daude eta ibilgailuak eta zama kentzeko lanak ordu batzuk luzatuko dira.