Ofizioa eta kontalaritza ikuskizunen sorkuntza sustatzea du helburu programak; baita jarduera horretan aritzen diren pertsonei lan aukerak ematea eta profesional berrien prestakuntzan eta sustapenean laguntzea ere, publiko zalea eta aditua sortzeaz eta prestatzeaz gain.
Emanaldiak doakoak izango dira eta batez ere helduentzat izango dira, nahiz eta abenduan haurrentzako emanaldi bat egingo den. Gainera, 2025eko martxoan, artista gonbidatu batek hartuko du parte, ‘Ahoz Aho' nazioarteko jaialdiarekin lankidetzan.
Honako hau izango da programa:
- 2024ko urriak 14. Dorleta Kortazar Alkoz (Euskaraz).
- 2024ko azaroak 11. Boniface Ofogo Nkama (Gaztelaniaz).
- 2024ko abendua. Ainara Iñiguez eta Ane Arrugaeta (Euskaraz).
- 2025eko urtarrilak 13. José Campanari (Gaztelaniaz).
- 2025eko otsailak 3. Aitor Vinagret (Euskaraz)
- 2025eko martxoak 10. Carolina Rueda (Gaztelaniaz).
- 2025eko apirilak 14. Odei Arregi (Euskaraz).
- 2025eko maiatzak 12. May Gorostiaga (Euskaraz).