Udan zehar ikusitakoak zein bizi izandakoak irudi bakarrean jasotzea lan nekeza izan arren, dozenaka lagunek bizipen horiek ezin hobe islatu dituzte Post-ontzi 2024 argazki lehiaketan. Jadanik hautatu dira irabazleak, eta irailaren 20an egingo da sari banaketa LABE Gazte Laborategian, Gasteizen, 18:00etan.
Bi kategoriatan lehiatu dira parte-hartzaileak: alde batetik, bidalitako argazkia postal bihurtzeko proposamenak; eta, bestetik, testuz lagundutako postal fisikoak. Aurkeztu diren lan guztiekin erakusketa osatuko dute eta ikusgai izango da LABEn bertan irailaren 20tik urriaren 10era, asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldeetan.
Lehen kategoria: Postalak
Bi saridun izan dira, eta bost eguneko Interrail Global Pass bana jasoko dute irabazleek.
Hizkuntzarik unibertsalena - Julene Gatzagaetxebarria
Zaldi egarria - Celia Saez
Bigarren kategoria: Argazkiak
Atal honetako bi irabazleek Errigora saski bana jasoko dute, eta Parral tabernan bi pertsonentzako bazkari bana.
Gori-gori eguzkipean - Ainhoa Fernandez
Piriniotako anfitrioiak - Unai Etxenausia