Dazz Jazz jaialdia bueltan da, urriaren 16tik 20ra

Erredakzioa 2024ko ira. 13a, 10:46

Ariel Bringuez Quintet boskoteak joko du Dazz Jazz jaialdian. Argazkia: Ariel Bringuez

Bederatzigarrenez ospatuko dute jaialdia, "lehen mailako bost kontzerturekin". Vital Fundazioaren Kulturunean izango dira emanaldiak.

Dazz Jazz jaialdiaren IX. edizioa ospatuko da Gasteizen urriaren 16tik 20ra. Sarrerak salgai daude jadanik, Musikaze plataformaren webgunean. Dendarabako Vital Fundazioa Kulturunean izango dira bost kontzertuak, asteazkenetik igandera, eta jazzaren artista garrantzitsu eta ezberdinak hurbilduko dira Gasteiza.

Kontzertu bakoitzerako sarrera erosteko aukera dago, baina bost kontzertuetara joateko abonuak ere jarriko dituzte salgai, kopuru mugatuarekin. Hauek dira 2024ko Dazz Jazz jaialdian parte hartuko duten taldeak.

Urriak 16, asteazkena: Raynald Colom, “Ray of light”.
Urriak 17, osteguna: Ariel Brínguez Quintet, “Latidos”.
Urriak 18, ostirala:
Munir Hossn & Elas.
Urriak 19, larunbata:
Deborah Carter Quintet.
Urriak 20, igandea:
Colina, Carmona & Serrano.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago