Lucho Royero (Kolonbia, 1971) izango da Gasteizko Udaleko EAJren Gizarte Politiketako zinegotzi berria, Raimundo Ruiz de Escuderoren ordez. Azken horrek karguari uko egin dio Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertz eta Elikadura Garapenerako Hazi Fundazioaren zuzendaritza hartzeko.
Royero, gaur egun, garapenerako lankidetzako Manuel Iradier elkarteko zuzendaria eta arduradun teknikoa da. Nekazaritza-ingeniaria da eta Nazioarteko Garapen eta Lankidetzako masterra du.
Zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren baitan dagoen Hazi Fundazioaren zuzendaritza hartuko du bere gain. Fundazio horren helburua da lehen, elikagaien eta EAEko landa eta itsasertzeko ingurunearen sektorean, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzea. Ostiralean izendatuko dute.