Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotea jipoitzea eta iraintzeagatik

Erredakzioa 2024ko ira. 10a, 16:37

Eraso fisikoa egiteagatik atxilotu dute gizon bat Gasteizen. Argazkia: ALEA

Emakumeak janzten zuen arropa ez zitzaion egokia iruditzen gizonari.

Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizona atxilotu du astelehen honetan, Blas de Otero kalean, genero indarkeriaren eremuan, emakume bati eraso fisikoa egitea egotzita.

11:00ak aldera dei bat jazo zuten komisarian, polizia joateko eskatuz, gizonezko bat neska bat paretaren kontra astintzen ari zelako. Poliziak bertaratu zirenean ikusi zuten ertzain bat eta hainbat lekuko gizona atxikitzen ari zirela. Lekukoek berretsi zuten gizonak emakumearen kontrako oihuak, mehatxuak, eta irainak bota zituela; eta paretaren kontra bultzatu zuela. Erasotzaileak poliziei esan zien emakumeak lan elkarrizketa bat zuela, eta berari ez zitzaiola egokia iruditzen horretarako jantzi zuen arropa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago