Atzerapenez bada ere, prest dira Aldabe, Hegoalde, Judimendi, Lakua eta Zabalganako gizarte etxeetako igerileku estalieak. Urak bainurako egoera ona duela egiaztatzen duten azken analisien ondoren, igerileku horiek jendeari irekitzea erabaki dute, udan egindako mantentze-lanengatik itxita egon ondoren.
Igerileku hauen irekiera Abetxuko, Iparralde eta Salburuko igerilekuei gehitu behar zaie. Igerileku horiek irekitzearekin batera, gaurtik aurrera itxiko dira, aurreikusita zegoen bezala, San Andreskoak eta Ibaiondokoak.
Mendizorrotza kiroldegiko igerileku estaliak irailaren 16an irekiko dira. Irailaren 8ra arte aire zabaleko bainuaz gozatu ahal izango da Gamarra parkean, eta hilaren 15era arte Mendizorrotzean.