1903an eraikia, Zulueta jauregia eraberritzen hasi ziren 2022an Fernando Bajo eta Victor de Blas arkitektoen ardurapean eta Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuaren laguntzarekin. Aurten, proiektuak + Historia sarietarako hautagaitza lortu du, Historia National Geographic argitalpenak sari hauek antolatzen dituen lehen aldian. "Historiarekin, ondarearekin eta kulturarekin lotutako dibulgazioa eta sustapena aitortzea" da sari hauen helburua, aldizkariak Gasteizko Udalari jakinarazi dionez. Sarietarako hautagaien zerrenda iraileko aldizkarian argitaratuko da, eta bere webgunetik botoa ematea posiblea izango da urriaren 10era arte.
Zaharberritze lanen artean, jauregiaren estalkiaren, zorrotenen eta kanpoko terrazen konponketa partziala egin zuten. Bestalde, arotzeria eta zenbait elementu osagarri ere zaharberritu edo ordezkatu zituzten, hala nola kontraleihoak eta beirak. Halaber, luminaria guztiak ordezkatu eta egungo araudiaren araberako klimatizazio sistema berria instalatu zen. Gaur egun, Zulueta jauregia kontserbazio estrukturaleko eraikin gisa katalogatuta dago Plan Orokorrean, eta IGI Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren, 21 Zabalgunearen eta Gilsaren bulegoak hartzen ditu bere baitan.