'Zinema airean' zikloaren barruan dago proiekzioa, uda honetan jada lau film eskaini dituena dohainik aire zabalean ikusi ahal izateko. '20.000 especies de abejas', 'Super Mario Bros', 'Barbie' eta 'Momias' filmak egon dira Gasteizko plaza eta zelaietan, eta gaur 'Irati' gehituko du zikloak zerrendara. Paul Urkijo zinemagile gasteiztarraren luzemetraia jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Eskuoihala edo kanpin aulkia eramatea gomendatu dute antolatzaileek erosoago egoteko, baina pantailaren aurrean aulkiak ere egongo dira erabilgarri, arazo fisikoren bat duten pertsonentzat.
Bihar 'Campeonex' filma proiektatuko du zikloak, eta hurrengo asteburuan aurtengo edizioa amaituko du 'Ruby, aventuras de una kraken adolescente' eta 'El carné' filmekin. Hurrengo proiekzioen informazio guztia zikloaren webgunean dago eskuragai.