Ez dute lehen egunetako aurpegi on berbera gehienek, eta aurreko egunetan baino gutxiago izan dira gaur paseilloa egin dutenak, baina hala ere giro beroa sortu dute blusa eta neskek gaur ere. Ikusle ugari bildu dira erdigunean blusei agur egin eta ikuskizuna jarraitzeko.
29 blusa kuadrilla aritu dira Gasteizko jaiak girotzen, eta egunero atera dira, joan etorrian, paseilloa egitera. Iruditan jaso dugu arratsaldeko ibilbidea.