Arabako bertsozale elkarteak uda bertsoz betetzeko egitaraua iragarri du. Gasteizko jaietan bost bertso saio izango dira eguerdietan Aihotz plazan. Bestalde, Altxa Kopla Hori! ekimenaren edizio berri bat izango da aurten, Artziniegan eta Agurainen. Araiako Artzai eguneko bertso saioa ere iragarri dute. Hemen egitaraua:
Gasteizko Jaiak
Abuztuak 5, astelehena, 13:00, Aihotz Plazan
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta eta Unai Iturriaga.
Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
Abuztuak 6, asteartea, 13:00, Aihotz Plazan
Bertsolariak: Eli Zaldua, Manex Agirre, Julio Soto eta Maialen Arzallus.
Gai-jartzailea: Etxaun Otaño.
Abuztuak 7, asteazkena, 13:00, Aihotz Plazan
Bertsolariak: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Gorka Pagonabarraga eta Maialen Lujanbio.
Gai-jartzailea: Irati Martinez.
Abuztuak 8, osteguna, 13:00, Aihotz Plazan
Bertsolariak: Peru Abarrategi, Oihane Perea, Xabat Illarregi eta Aissa Intxausti.
Gai-jartzailea: Oier Suarez.
Abuztuak 9, ostirala, 13:00, Aihotz Plazan
Bertsolariak: Paula Amilburu, Unai Anda, Andoni Egaña eta Sarai Robles.
Gai-jartzailea: Maialen Kortabarria.
Araiako Artzai Eguna
Abuztuak 15, osteguna, 12:45, Araiako Andramari Auzoko plazan
Bertsolariak: Oier Arbina eta Oihane Perea
Altxa Kopla Hori!
Hainbat bertsolari ibiliko dira Arabatik, musikariez lagunduta, kalean bertsotan.
Abuztuak 31, larunbata, 16:00, Artziniegako Frontoian
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Danel Herrarte, Ekaitz Samaniego eta Manex Agirre.
Gai jartzailea: Irati Anda. Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre.
Irailak 13, ostirala, 20:00, Aguraingo San Juan plazan
Bertsolariak: Eli Zaldua, Felipe Zelaieta, Oihane Perea eta Peru Abarrategi.
Gai jartzailea: Aitor Najera. Musikariak: Aintzira Gorosabel eta Nahiara Eizagirre.