Maider Etxebarria alkateak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eman dizkio Iñaki Kerejazuri Zeledonen osagarriak, hiru egun barru Zeledonen izena ozen entzungo den plaza berean. Zeledon berriak euritako urdina eta ardo zahagia hartu ditu, Zeledonen ikur ezagunak, txupinazoaren egun handian eramateko.
Bi hamarkada baino gehiagoz Zeledon izan ostean, Gorka Ortiz de Urbinak osagarriak utzi ditu eta hurrengo bost urtetarako erreleboa eman dio Kerejazuri. "Zeledon laguntzen esperientzia daukat, eta beti ilusioa egin dit. Aurten, are ilusio gehiago", adierazi du Zeledon berriak. Igande honetan, abuztuaren 4an, pertsonaia ezagunaren panpina jaisten ikusiko du plazak, 18:00etan, eta geroago Kerejazu igoko da jendea agurtzera.