Gizon bat atxilotu dute Arana auzoan, genero indarkeria leporatuta

Erredakzioa 2024ko uzt. 17a, 14:57

Genero indarkeria leporatuta, gizon bat atxilotu dute Gasteizen. Argazkia: ALEA

Lekuko batek salatu du gizonezko bat emakume bat jipoitzen ari zela.

Udaltzaingoak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du asteazken gauerdian, bikotekideari eraso fisikoa egitea egotzita. Gertakariak 00:30ak pasatxo zirenean jazo dira, Arana auzoko bizilagun batek poliziaren patruila bati bere leihotik deitu dionean. Lekukoak ohartarazi duenez, bere etxearen aurrean gizon bat ikusi du, emakume bati eraso egiten. 

Udaltzainak bi aldeekin bildu dira gertatutakoa argitzeko, eta behin azalpen guztiak entzunda, eta biktimak zituen lesioak ikusita, ustezko erasotzailea atxilotu dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago