Gasteizko udaltzainek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten, larunbat gauerdian, bikotekidea kolpatzea egotzita. Poliziaren txostenaren arabera, 01:00ak aldera, patruila bati Sansomendi kalera joateko eskatu zioten. Emakume batek laguntza eskatu zuen, bikotekideak eraso egin eta etxetik bota baitzuen. Ertzainak bertaratu zirenean, biktimarekin hitz egin zuten, eta hark esan zuen eztabaida bat izan zuela bikotekidearekin, eta gizonak eraso egin ziola. Emakumeak kolpeen markak zituen masailean. Ondoren, patruila gizona zegoen etxera joan zen eta ustekoz erasotzailea zein lekuko baten bertsioa entzun ondoren, gizona atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua egotzita.
Bestalde, igande eguerdian, 24 urteko gizon bat atxilotu zuten udaltzainek, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gertakariak 00:45 inguruan jazo ziren. Patruila bati Arana auzoko etxebizitza batera joateko eskatu zion Koordinazio Zentralak. Poliziek bi aldeekin banan-banan hitz egin zuten eta etxebizitzako beste maizter batzuen lekukotasunak ere bildu zituzten. Hori guztia eta biktimak zituen markak ikusita, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.