Gasteiztxo tren turistikoa martxan jarri da berriz. Oraingo honetan, trena %100 elektrikoa da, sortu zezakeen kutsadurari mugak jartzeko eta "2030erako karbono neutraltasuna lortzeko", Maider Etxebarria alkatearen hitzetan. Zenbait bizilagunek beraien kexak adierazi zituzten aurreko trenak emititzen zituen keari eta usain txarrei buruz.
Zirkuituari dagokionez, Senda ibilbidea gehitu dute trenak bisitatzen dituen hiriburuko txokoen zerrendara. Egunero Gasteiz zeharkatuko du, orduro, 10:30tik 19:30ak arte. Urriaren 1era arte egongo da martxan trena, abuztuaren 4ko arratsaldean izan ezik, eta 12 urte baino gutxiago dituzten haurrek dohainik gozatu ahalko dute trenaz, betiere heldu batez lagunduta.