Zabalganako jaiak, gaur hasi eta igandera arte

Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 14:37

2022ko Zabalganako jaien irudia. Argazkia: Zabalgana Batuz Auzo elkartea

Uztailaren 11tik 14ra ospatuko dituzte jaiak, adin guztietarako proposamenekin. Reincidentes, STR, antzerkiak, ikastaroak, erraldoiak, buruhandiak eta askoz gehiago. Hemen egitarau osoa ikus dezakezue.

Heldu dira Zabalganako 2024ko jaiak. Asteburu honetan, ostegunetik igandera, jai giroan arituko dira Gasteiz mendebaldeko auzoan. Ofizialki ostiral arratsaldean hasiko badira ere, ostegunetik egongo da zer gozatua. Zabalgana Batuz auzo elkarteko bizilagun, merkatari, ostalari eta gazte bolondresek jaietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Reincidentes taldea izango da kontzertu nagusia, eta STR eta DJ Hydrex ere arituko dira oholtza gainean, besteak beste. Gaztetxo eta umeentzako barrakak, ur jokoak, ginkana, erraldoi eta buruhandiak ere izango dira. Uztailaren 12an, 19:00etan izango da jaien hasierako txupina, eta igande gauean amaitu, 22:00etan botako den itxiera txupinarekin. Hala ere, astelehenean barraketaz gozatzeko aukera izango da, prezio murriztuarekin.

Rap eta K-pop kontzertuak, dantzaldia, ikastaroak, antzerkiak eta beste hainbat gauza egongo dira Zabalganan asteburu osoan zehar. Hemen egitarau osoa:

Uztailak 11, osteguna

Barraketako Egun Herrikoia.
17:00 Xake partida publiko guztientzat, izena eman gabe – Bastida plaza. (Antolatzailea: Itxaropena eta Kaleko Hezkuntza Programa)
19:00 Klandestino kontzertua – Cafe Bar Vendetta
19:00 Pintxo potea txosnetan – Jai eremua
20:00 DJ Kitos – Jai eremua

Uztailak 12, ostirala

Egun osoan zehar Bastida plazan: ARTISAU AZOKA.
10:30 Ikusmen Txikiko Futbola. Adinak: 11 eta 14 urte bitartekoak. Sentsibilizazio-ekintza. Ikusmen txikiko betaurrekoekin futbolean aritzea. Juan pablo II Kalea 28. Antolatzailea: Itxaropena eta Kaleko Hezkuntza Programa. Izen ematea: ecalle.zabalgana@vitoria-gasteiz.org
19:00 Jaien hasiera. TXUPINAZOA. Jai-eremua.
19:00 Kalejira: buruhandiak, erraldoiak eta gaiteroak. Jai-barrutian hasten da eta erdiko kale batzuk zeharkatzen ditu.
19:00 Los Robacristos kontzertua – Thatay Cafe Bar
20:30 Umeentzako berbena. LISKER. Jai-eremua.
21:30 Mud Records Rap kontzertua Zabalganako Gazteak – Jai eremua
23:00 LISKER berbena – Jai eremua.

Uztailak 13, larunbata

Egun osoan zehar Bastida plazan: ARTISAU AZOKA.
Goizean
10:30 Jarri sasoian. Bootcamp doako klasea, entrenamendu funtzional entretenigarria da. Gimnasio Sportia Jundiz taldearen eskutik. 16 urtetik aurrera – Bastida plaza.
11:30 Jarri sasoian. Body Combaten doako klasea. Gimnasio Sportia Jundiz taldearen eskutik. 16 urtetik aurrera – Bastida plaza.
11:30 Puzgarriak eta ur-jolasak. Eskibel pasealekuko kantxak
12:00 Kalejira SUTAN Txaranga – Nazio Batuen kalea, Eskibel pasealekua eta Zabalgana. Kolaboratzaile:
12:00 Janeusk DJ , funky vermouth – Pub Dublin House
12:30 Rosa Negra kontzertua – Artepe 53 Cafe Bar
13:00 Xaibor Musika. Eskibel pasealekuko kantxak.

Arratsaldean
16:00 Musica House – Black 51 jatetxea
17:30 Ginkana Perretxin ibaian. Antolatzailea: Zabalganako Gazteak. Izen ematea: zabalkogazteak@gmail.com
18:00 Camilo Fauno kontzertua – Ilargia kafetegia
18:00 Dantza Plaza Mulixka Taldearen eskutik – Bastida Plaza
18:00 Janeusk DJ, tardeo 80’s, 90’s and dance – Pub Dublin House
20:00 Nena eta Los Broncos taldeen kontzertua – La Musa Café
19:00 Ipuin kontalaria – Bastida plaza
20:00 Magia Madiber taldearekin – Bastida plaza
20:00 The Versiones – Brown 46 Taberna kontzertua
22:00 Indarkeria matxistaren aurkako informazio gunea Zuhatzuko Atearen eta Bastida plazaren arteko izkinan, agertokiaren atzealdean.
23:00 KONTZERTUAK: STR + REINCIDENTES + HYDREX DJ. - Jai eremua.

Uztailak 14, igandea

12:00 Koloretako pintakarak eta txirikordak. Antolatzailea: Zabalganako Gazteak @zabalganakogazteak – Plaza Zabaldu
12:00 Batukada – Reina Sofia kalea – Gurutze Gorriaren pasealekua
12:00 Gargantua – Zabaldu plaza
12:30 Puzgarriak eta jolasak, Burger basatia – Ozeano Baketsua
13:30 Unescoren jazz ibilaldia (Dublin House Pubaren aurrean)
13:00 Egurrezko jokoak, Senda del Rio Ali plazan – Makilaren aurrean
13:00 Kontzertua: Padre Temblor – Maluku
19:00 Apar festa. Bastida plaza
20:00 K-pop erakusketa – Jai eremua
22:00 Jaien amaierako txupinazoa.

Uztailak 15, astelehena

12:00 Barraken egun herrikoia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago