Maider Etxebarria alkateak sare sozialetan iragarri duenez, pamtaila erraldoi bat paratuko dute igandean Espainiako selekzioak igandean jokatu duen finala ikusteko. "Ikusmina zegoen gaueko partidaren ostean, eta iragarri dezakegu: #VitoriaGasteizek pantaila handia izango du igandean #Euro2024 txapelketako finalaz gozatzeko".
Eurokopako finala ikusi nahi dutenek Santa Barbara plazan ikusi ahal izango dute pantaila handian, 21:00etan. Pergolaren ondoan jarriko dutela esan du alkateak, eta partiduaren aurretik girotzen joateko musika ere izango dela, ordubete lehenago. "Hantxe animatu ahal izango dugu Espainia".