Musika eta poesia eskutik, Santa Maria katedralean

Erredakzioa 2024ko uzt. 8a, 12:09

Rebeca Jimenezek eta Benjamin Pradok itxiko dute zikloa, abuztuaren 3an. Argazkia: Kontzertuan eta Irekia

Uztailaren 26an eta 27an eta abuztuaren 2an eta 3an izango dira saioak Kontzertuan eta Irekita zikloan.

Kontzertuan eta Irekita ziklo musikala hilaren 26an bueltatuko da Santa Maria katedraleko elizpera. Besteak beste, Fanny Desk, Feten Feten, Antton Aranburu eta Benjamin Prado pasako dira bertatik; 20:00etan izango dira emanaldiak, ostiral eta larunbatetan.

Uztailaren 26ko lehen kontzertua Fanny Desk bikoteak eskainiko du. Proposamen artistiko honek musika klasikoa eta modernoa batzen ditu. Erromantizismoko Lied alemanaren errepertorioa interpretatzen dute, melodia klasikoari eusten dioten moldaketekin, baina beste estilo eta garai batzuetara ere eramaten dute.  Emanaldian, musika eta hitz mintzatua konbinatuko dituzte, publikoarekin elkarrizketa sortuz eta egungo gaiak umorez landuz.

Uztailaren 27rako, larunbata, programatutako hurrengo kontzertuak musika tradizionala eta herrikoia izango ditu protagonista, Feten Feten-i esker. Bikote sortzaile honek instrumentu konbentzionalak eta ezohikoak erabiltzen ditu musika freskoa, dibertigarria eta dantzagarria eskaintzeko. Ibilaldi bat egingo dute hainbat lurretan barrena, Balkanetako oihartzunak, manoucheen ezaugarriak, japoniar oroitzapenak eta itsasoko soinuak gehituz.

Abuztuan jarraipena

Kontzertuan eta Irekita ekimenak abuztuaren 2an, ostirala, jarraituko du, Antton Aranburuk artista gasteiztar polifazetikoarekin. Musikarekiko, antzerkiarekiko eta literaturarekiko duen pasioa aztertzen du "abestien artisau" honek, eta gitarra, ipuinen idazketa eta haurrentzako antzezlan musikalak bezalako diziplinak jorratzen ditu.

Azkenik, Rebeca Jimenez eta Benjamin Pradok amaiera emango diote musika-ziklo honi abuztuaren 3ko arratsaldean, Agitado y Mezclado izeneko kontzertu intimoaren bidez. Hain zuzen ere, poesia eta musikaren arteko fusioa da, sorpresaz beteriko bidaia emozionala eta Espainiako, AEBetako eta Latinoamerikako musika estiloen fusioak. Hitzak berebiziko garrantzia izango du, poemak eta abestiak uztartuz istorio honetan.

Sarrerak 

Hilaren 7tik aurrera kontzertuetarako sarrerak eros ahal izango dira. Publiko orokorrak 10 euroren truke eros ahal izango ditu sarrerak eta abonuak 30 euroren truke, www.abiertoporconcierto.eus web orrialdean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago