"Patata berrien usain delikatuak definitzen du aroma, esploratzera gonbidatzen duena". Hitz hauekin deskribatu du epaimahaiak PAttAR patata destilatua, eta laudorioz jaso du urrezko medaila bere kategorian. 95 punturekin, munduko patata whiski onena izendatu dute International Wine & Spirit nazioarteko txapelketan.
PAttAR destilatua arabar patataz eginda dago, eta sei urtez zahartzen uzten da Arabako Errioxako barriketan, bere zaporea lortzeko. Halaber, Jose Luis Navarrok zuzendutako destilategiak beste zenbait sari jaso ditu; haien artean, Espainiako Blended Malt whiski onena 2022an, eta Single Malt kategorian lehen postua, 2020an.