Jaietan euskararen presentzia indartzera dator GEU elkartearen txosna

Erredakzioa 2024ko uzt. 1a, 16:29

GEU txosnaren irekiera 2023ko Gasteizko jaietan. Argazkia: ALEA

Aurten ere Aihotz plazako txosnaz arduratuko da GEU elkartea, abuztuaren 2tik 9ra. Txandak betetzeko laguntza eskatu dute.

Gasteizko jaietan Aihotz plaza euskararen eta euskal sortzaileen plaza bihurtuko du GEU elkarteak beste urte batez. Azaldu dutenez, lehentasunezko helburua lortu dute aurreko urteetan, jaietan euskararen presentzia indartzea, eta aurten ere hala egingo dute. Kultura eta sortzaile gasteiztarrak jarri dituzte erdigunean.

Abuztuaren 2an zabalduko da txosna, eta arratsalderako egitaraua antolatu dute. 18:30ean GEU saria banatuko dute, eta 20:00etatik aurrera kontzertuak izango dira bertan. Bele, Bidelapurrak eta DJ Pineapple Sweets arituko dira oholtza gainean. Abuztuaren 3an berriz familientzako gune bilakatuko GEU txosna, Azken Eguzkilorea ikuskizunarekin, eta dantza plazan aritzeko aukera izango da ondoren, Azido Folklorikoren eskutik.

Txosnako txandak denontzat

Jai herrikoi eta euskaldunen alde aritu nahi duten guztiei zabaldu diete hurbiltzeko gonbita, eta txandetan parte hartzeko aukera zabaldu dute. Abuztuaren 2tik 9ra hainbat txanda daude eskuragai, beheko taulan ikusi daitezke denak, eta esteka honetan sakatuta izena emateko aukera dago.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago