Pablo Laso izango da Baskoniaren entrenatzaile berria

Erredakzioa 2024ko eka. 28a, 11:19

Real Madrilekin lortu ditu arrakasta aipagarrienak Pablo Lasok. / Argazkia: WIKIMEDIA

Bayern Munich taldea utzi eta 2027 arteko akordioa sinatuko du talde gasteiztarrarekin.

"Arrazoi pertsonalak" argudiatuta, Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrak Munich taldea utzi duela iragarri berri du talde alemaniarrak. Aurtengo denboraldian Alemaniako Liga eta Kopa irabazi ditu Bayern taldeak eta entrenatzaileak bere kontratua indarrean zuen beste urtebeterako. "Erabakiak oharkabean hartu" dituela ere gaineratu dute talde alemaniarreko ordezkariek gaur goizean egindako adierazpenetan.

Minutu gutxi beranduago, Zurbaoko bulegoetatik, sare sozialetan argitaratutako bideo baten bitartez Lasori egindako ongietorri mezua argitaratu du Baskoniak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago