Osaka Monaurail japoniarrak izango dira protagonista Aztarna Beltzan

Erredakzioa 2024ko eka. 26a, 12:21

Osaka Monaurail taldea izango da protagonista nagusietako bat. Argazkia: Horiz Osaka

Uztailaren 26tik 28ra ospatuko da jaialdia, Martin Ttipia plazan.

Uztailaren 26an hasiko da Aztarna Beltza, musika beltzaren jaialdiaren seigarren edizioa, soul, funk eta hip hop erritmoz beteta. Osaka Monaurail japoniarrak dira zerrenda zabala duen edizio honetako protagonista nagusiak.

Funk erritmoak dakartzan talde japoniarraz gainera, baina, beste hamaika hitzordu izango dira hiru egunetan; Eunice (Nina Simoneri omenaldia), Vulcanizadas, Kloy Mc & Nead, I Think Soul, Bubblin' Sound System eta Lilibat Sound, Old Viejo, Pablo Solo, Mikel Makala eta Lidia Insausti Soulsystem, Los Misterios eta Elkano Browning Cream taldeek parte hartuko dute jaialdian.

Ekitaldia tokiko denda eta kulturguneek babestu dute (Zian, Tattoo Vinylora, Zuloa eta Surfaren Karabana), eta establezimendu horien produktuak erosteko saltokiak ere egongo dira. Eta haurrentzako hainbat jarduera ere izango dira. "Aipagarria da, halaber, Precious Plastic (nazioarteko birziklatze-proiektua) edo Slow Food Araba bezalako ekimenekin elkarlanean aritzen den jaialdi baten izaera jasangarria", azaldu dute antolatzaileek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago