Ekaitz gogor batek Gasteiz zeharkatu zuen atzo. Euri-zaparradak ez ezik, tximistak ere egon ziren gauean hiriburuan. Horietako bat Iparralde gizarte etxetik gertu erori zen, eta etxebizitza eraikin baten antena jo eta apurtu egin zuen. Bizilagunen arabera, antenak gainkarga bat sortu zuen eta zortzigarren solairuko gas-kontagailuan sua eragin zuen. Halaber, gainkargek zazpigarren solairuko garbigailu bat erre zuten.
Suhiltzaileak eraikinera bertaratu ziren gauean eta egoera egonkortzea lortu zuten. Ke kopurua handia zela eta, goiko azken solairuetako bizilagunek beraien etxeetatik atera izan behar zuten. Gas-kontagailua eta garbigailua salbu, ez da egon gainerako kalterik.