28 eta 34 urteko bi gizon atxilotu dituzte igande goizean udaltzainek, sexu eraso delitu bat egitea egotzita. Gertakariak 07:00ak aldera jazo ziren, Polizia San Anton plazara joatea eskatu zutenean, gizon bati eraso egin ziotelako eta burutik odola zeriolako. Ondoren atxilotua izan zen gizonak ertzainei azaldu zienez, hiru gizonek eta emakume batek arrazoirik gabe eraso egin zioten, eta Arana kalerantz alde egin zuten.
Bigarren patruila batek aipatutako pertsona horiek aurkitu zituen, eta haiekin elkarrizketatu zen. Neskak adierazi zuenez, Toxica diskotekan zegoen bitartean, bi gizonek ukituak egin zizkioten eta ipurdian plastada bat ere eman zioten. Hori dela eta, liskarra hasi zen gizon horien eta haren bikotekidearen artean. Entzundako guztiagatik, poliziek emakumeak identifikatutako bi gizonak atxilotu zituen, sexu erasoa egitea leporatuta.
Genero indarkeria
Bestalde, udaltzainek 33 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten larunbat arratsaldean, lesioak eragin dituen genero indarkeriako delitu bat egotzita. Gertakariak 17:00ak aldera jazo ziren. Patruila bat Aranbizkarrara joatea eskatu zuten, hainbat pertsonaren arteko borroka bat zegoelako. Poliziak iritsi zirenean, bi gizonekin eta emakume batekin elkarrizketatu ziren.
Emakumeak adierazi zien gizonetako bat bere bikotekidea zela eta bestea bikotekide ohia, eta azken gizon horrek egun osoa zeramala berari deitzen eta mehatxuzko mezuak idazten. Gainera, lekuko batek poliziei azaldu zienez emakumea bi gizonak banatzen saiatzen ari zen bitartean bikoitekide ohiak neska jo zuen. Poliziek gizona atxilotu zuten genero indarkeriagatik.