Kultura Plazara kultur proposamena bueltan da, uztaila, abuztua eta iraileko arratsaldeetan Gaisteizko plazetan kulturaz gozatzeko aukera. Sarrera libreko 13 ikuskizun programatu dituzte guztira, gizarte-etxe eta hiriko plazetan banatuta, uztailaren 2tik irailaren 5a bitartean, eta gehienak publiko guztientzat izango dira. Dantza, txotxongiloak, magia, zirkua, antzerkia eta musika izango dira jardueren artean.
- Uztailak 2. Inaugurazio ekitaldia: Markeliñe konpainiaren Art-Ilusio, antzerki proposamen bat. Santa Maria plazan, 19:30ean.
- Uztailak 4: Capitán Maravilla Productions konpainiaren Non Cras, antzerkia. Konstituzio plazan, 19:30ean.
- Uztailak 9: D’es Tro konpainiaren POI. Zirkua. Zabalgana gizarte etxeko plazan, 19:30ean.
- Uztailak 11: Rojo Telon konpainiaren Transir, zirkua zuzeneko musikarekin. Lakuako gizarte etxean, 19:30ean.
- Uztailak 16: Tutik Clowns konpainiaren Txaplin, pailazoak. Euskaraz. Ibaiondo gizarte etxean, 19:30ean.
- Uztailak 18: Adrián Conderen Check-out, magia eta keinu-antzerki proposamen bat. Hegoalde gizarte etxean, 19:30ean.
- Uztailak 23: Eidabe konpainiaren Gora bihotzak, familientzako dantza-festa. Euskaraz. Judimendi gizarte etxean, 19:30ean.
- Abuztuak 22: M&A Swing Machine, kontzertua. Helduentzat. Arriagako parkeko anfiteatroan, 20:00etan.
- Abuztuak 25: Proyecto Larrua Hojarasca Danzaren Shoot the Target eta Le Petite Voiture 2.0, dantza garaikide bi proposamen. Helduentzat. Judimendi Parkean, 20:00 eta 20:45etan.
- Abuztuaren 29: Zirkozaurre konpainiaren Ardatzak, zirkua. Santa Maria plazan, 19:30ean.
- Irailak 1: Cheek to Cheek, kontzertua. Helduentzat. Fray Zacarias kalean (Elur-zuloaren ingurua), 19:30ean.
- Irailak 3: Festuc konpainiaren Adiós a Peter Pan, txotxongilo proposamen bat. Salburuko gizarte etxean, 19:30ean.
- Irailak 5: Gasteizko TwoMuch Circus konpainiaren Double Bill, zirku eta antzerkia. Abetxuku kiroldegiko plazan, 19:30ean.