50.000 rockzale baino gehiago Azkena Rocken

Erredakzioa 2024ko ekainaren 24a

The Real McKenzies taldearen kontzertua, ostiralean. Argazkia: ARF

Ekainaren 19, 20 eta 21ean ospatuko da 2025eko Azkena Rock.

Azkena Rock Festival jaialdiak agur esan dio 22. edizioari, 50.000 lagun baino gehiago bildu ostean.  Agertoki gainean, hiru egunez, besteak beste Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies eta Lendakaris Muertos aritu dira, eta aurten ere, rockaren tenplu bihurtu da Mendizabala.

Aurten, jaialdiak adin guztietako publikoa izan du, Txiki ARF programazioak lagunduta. Andre Maria Zuriaren plazan eskainitako kontzertuak eta jaialdian sortutako podkasta Azkenaren egitarau musikalera gehitu dira baita ere. Bestalde, Balore guneak jardueren segurtasuna bermatu duela azpimarratu du antolakuntzak, erregistratuko erasorik gabe. Hurrengo urteari begira, rock zaleek hitzordua izango dute ekainaren 19, 20 eta 21ean, Mendizabalan berriz ere.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago