Gertakariak goizaldeko 03:00ak baino minutu batzuk lehenago jazo dira. 092 telefonora deitu dute, Txagorritxu auzoko prostituzio etxe batean polizia agertzeko eskatzeko, gizonezko batek emakume bati eraso egin diolako. Poliziak bertaratu dira, eta biktimarekin hitz egin dute. Salatu duenez, gizonarekin lan egin ondoren, hura bortxatzen saiatu da; biktimak ihes egitea eta gelatik irtetea lortu du.
Emakumeak emandako deskribapenari esker, poliziaren patruila batek lokaletik alde egin duen gizona aurkitu eta atxilotu egin du. Uniformerik gabeko agenteek ospitalera eraman dute emakumea, eta, ondoren, Agirrelandako egoitzara, salaketa jartzeko.