Belaunaldien arteko 'bizitza partekatuak' eraiki dituzte

Erredakzioa 2024ko ekainaren 19a

Parte harte duten guztiekin egin dute liburuxkaren aurkezpena. Argazkia: AFA

Hamar kontakizun biografiko jaso dituzte San Martingo BIZAN zentroan, adineko pertsonen kontakizunetan abiatuta.

Bizan San Martingo adinekoek, Ajuria foru egoitzako erabiltzaileek eta auzoko ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleek Vidas compartidas izeneko kontakizun liburuxka osatu dute elkarlanean.

Bizan San Martinek aurten antolatu duen idazketa sortzaileko tailerrarekin abiatu da esperientzia. Hamabi lagunekin hasi zen tailerra, eta Ajuria foru egoitza gertu zutela aprobetxatu zuten bertatik bizi istorioak erauzteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Bizan zentroen helburuetako bat belaunaldien arteko topaketak sustatzea izanik, San Martin HLHIko Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara arteko ikasleak ere gonbidatu zituzten.

Horrela, tailerrean parte hartu zutenek egoitzara hainbat bisita egin zituzten lehen eskutik bizipenak jasotzeko, eta materiak horretan oinarritu zituzten beren kontakizunak. Ikasleek marrazkiekin osatu eta interpretatu dute kontakizun bakoitza. Orotara, 60 orrialdetan hamar kontakizun bildu dituzte. Liburuan parte hartu duten guztiei liburuxka eman diete, atzo Gasteizen egindako aurkezpenarekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago