Maiatzaren 6an indarrean jarri zen Gasteizen patinete elektrikoen udal araudia, eta horrekin batera, informazioa eta ohartarazpen fasea zabaldu zuen udalak, herritarrak araudi berriaren inguruan informatzeko. Bada, hemendik aurrera isunak jarriko dizkie Udaltzaingoak araudia urratzen duten patineteen erabiltzaileei.
Patinete elektrikoei buruzko araudi berria indarrean egon den lehen hilabetearen ondoren, emaitza positiboa izan dela esan du Segurtasun zinegotziak, Iñaki Gurtubaik. Azaldu duenez, patineteak gidatzen duten pertsonen artean gero nabariagoa da arauarekin lotutako alderdiak jarraitzen dituztela: kaskoa eta argiak erabiltzea, edo oinezkoentzako guneetan ez zirkulatzea, adibidez. Hartara, aste hauetan patineteei izapidetutako zehapen-espedienteen kopurua ez da maila esanguratsutara iritsi. Maiatzean, 27 izan ziren, apirilean 89 izan ziren, eta martxoan 67.
Patinete elektrikoen inguruko ordenantzak abiadura eta erabilera mugak ezartzen ditu, debekatu egiten du espaloietan eta oinezkoentzako guneetan ibiltzea, eta arau-hausteen zenbatekoa ere ezartzen ditu: Arau-hauste arinagatik 45,08 eurokoa da isuna eta larriagatik 200 eurokoa.