BAT txartelarekin egiten ari diren iruzurraz ohartarazi du Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2024ko eka. 11a, 09:53

BAT txartelaren inguruko iragarkia. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Informazio engainagarria zabaltzen ari da egunotan sare sozialetan.

Urtebetez BAT txartelak doan erosteko iruzurrezko eskaintza bat sare sozialetan agertzen ari da egunotan. Hala ohartarazi du gaur Gasteizko Udalak. Argitalpen hori udaletik kanpokoa dela esan du administrazioak, eta iruzur delitua izan daitekeela.

"Erabiltzaile guztiei ohartarazten dizuegu erakusten den estekara ez sartzeko eta datu pertsonalak inola ere ez emateko, horrek sor lezakeen arriskuagatik. Alavabus ez da publizitate horrek eragin ditzakeen kalteen erantzule. Edozein zalantza izanez gero, BAT txartelaren hobariei buruzko informazioa Alavabuseko eta Eskualdeko Garraioko lineetan (www.alavabus.eus) edo gure sare sozialetan kontsulta dezakezue".

Nortasuna ordezkatzeagatik eta iruzurra egiteagatik salaketa jarri du Gasteizko Udalak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago