Belar Soundsen seigarren edizioak bederatzi kontzertu prestatu ditu uda honetarako. Guztiak doakoak izango dira, eta 19:00etan hasiko dira lorategian; salbuespena uztailaren 6koa izango da, 13:30ean hasiko baita. Larunbateko kontzertua eta gero, Ramadan Inn taldeak joko du ekainaren 29an, Mondo Infiel uztailaren 6an, Arnau & The Honky Tonk Losers uztailaren 13an, Groove Nazar uztailaren 20an, Susan Santos abuztuaren 24an, La ola maldita abuztuaren 31n, Kokein irailaren 7an eta Hermana Furia irailaren 14an.
"Belar Soundsi esker, erdigune historikoa aisialdiko eta elkarbizitzarako gune bihurtuko da udako asteburuetan. 2024ko programazioak musika estilo askotako taldeen kontzertuak biltzen ditu: rocka, surfa, funka, bluesa eta askoz ere gehiago", adierazi du Sonia Diaz de Corcuerak, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.