Dozenaka herritarrekin batera egin dute manifestazioa igande honetan Txagorritxuko Larrialdietako langileek, Gasteiz hiriburuko hiri erdian. 12:00etan Bilbao plazatik abiatu eta Katedral Berrian amaitu da martxa.
Parte hartu dutenek salatu dute Txagorritxuko ospitaleko larrialdietako zerbitzua "erabat kolapsatuta" dagoela, segurtasun arazoak gertatzen ari direla murrizketen ondorioz, eta langileak falta direla behar bezalako arreta emateko. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak "ezarritako murrizketak" salatzeko mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute langileek.