Ikerketa Feministaren IV. Lehiaketako lan irabazleak Emakumeen Etxean daude ikusgai

Erredakzioa 2024ko eka. 7a, 11:00

Aurtengo irabazleak eta Ana Lopez de Uralde Berdintasun zinegotzia. / Argazkia: Gasteizko Udala

Berdintasunerako Udal Zerbitzuak deitutako lehiaketan irabazitako proposamen bakoitzak 4.800 euro jasoko ditu. 

Ahalduntze Feministarako Eskolako agendan jasotako ekitaldian aurkeztu dituzte bi lan irabazleak. Aitana Gomez Oña, Ines Gonzalez Celis eta Lorena Cabria Diez lehenengoak izan dira, ¿Qué somos cuando nadie nos mira? Abrir las categorías para romperlas: construcción social de la identidad mujer y mirada masculina lana aurkezten. Alejandra Bueno de Santiagok, Aizkoa Perezek eta Laura MMk egindako lana izan da hurrengoa, ¿Puede la inteligencia artificial ser feminista? Enfoque feminista interseccional para la creación de un manual de buenas prácticas en el uso de generación de imágenes text-to-image (TTI).

Proposamenen xede nagusiak generoaren ikerketan oinarritzen dira, emakume kategoriaren eta gizonezkoen desirarekiko esposizioaren arteko loturan kolektiboki sakonduz eta gaurkotasunera eramanez.

2023ko urritik 2024ko maiatzera arte egon dira parte-hartzaileak lanean, Ixone Fernandez de Labastida EHUko AFIT-Antropologia Feminista Ikertaldeko ikertzailearen laguntzarekin. Ana Lopez de Uralde Berdintasun zinegotziak irabazleak zoriondu ditu Emakumeen Etxean ospatutako ekitaldian, deialdiaren xede nagusia Gasteizen "ezagutza eta ikerketa feminista sustatzea" dela gehituz, "ahalduntze feminista lortzeko".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago