Arabako laborarien alde eta makroproiektu energetikoen aurkako manifestazioa Gasteizen

Erredakzioa 2024ko eka. 3a, 12:10

Araba Bizirik, UAGA eta Bionekazaritzak deituta manifestazioa egin zuten Gasteizen larunbatean, makroproiektu energetikoen arriskuak salatzeko. Araban nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategiko izendatzeko eskatu dute Aldundian, lurraldea defendatzeko.

Araba ez dago salgai! Hala oihukatu zuten ehunka pertsonek larunbat eguerdian Gasteizen, lurraldean eraiki edo proposatu diren "proiektu energetikoen mehatxuaren aurrean". Nekazarien traktoreek bidea irekita, Gasteizko kaleetatik aldarrikatu zuten trantsizio energetikoa iruzurra izango dela, "natura eta landa inguruneetako bizitza ezabatzea badakar".

Enpresen interesen arabera egin dira proiektu fotovoltaiko eta eolikoak Araban, antolatzaileen esanetan. Plangintzarik ez izatea egotzi diete agintariei, eta manifestazioan eskatu dute abian dauden proiektuak geldiarazteko, lehen sektorea eta ingurumena babestuko dituen plan orokor bat izan artean.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago