2025eko otsailean laugarren aldiz ospatuko da Gasteizen Umbra Light Festival jaialdia, argiz eta kolorez betetzeko Gasteizko eraikin eta espazio esanguratsuak. Azken edizioan, 2023an, 100.000 pertsonatik gora bildu zituzten jaialdiko ikuskizunek. Hemendik aurrera urtero ospatuko da Umbra Light Festival Gasteizen.
2025eko leloa Artea bakea da izango da. Antolatzaileek azaldu dute Jon Fosse antzerkigile norvegiarraren testu batean oinarrituta dagoela leloa. Honekin nabarmendu nahi izan dute artea beharrezkoa dela jendea batzeko eta gizartearen kohesiorako.
Jaialdian izena emateko epea zabalik dago, eta ekainaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira artistak. Esteka honetan sakatuta eman daiteke izena.