indarkeria matxista

Emakume bati eta bere semeari erasotzea leporatuta atxilotu dute gizon bat

Erredakzioa 2024ko mai. 30a, 12:39

Genero indarkeria leporatuta atxilotu dute gizon bat Gasteizen. Argazkia: ALEA

Gasteizko etxebizitza batean atxilotu zuen bart Udaltzaingoak.

Udaltzainek 51 urteko gizon bat atxilotu zuten asteazken gauean, genero indarkeria delitu bat egotzita. Udaltzaingoak berak aditzera eman duenez, 21:03an dei bat jaso zuten etxebizitza batean arazoak zituztelako. Patruila bat etxebizitzara joan zen eta iritsi zirenean, bertan ziren gizonarekin eta emakumearekin elkarrizketatu ziren, eta eztabaida izan zutela onartu zuten; baina giroa aztoratuta zegoenez, gizona mozkortuta zegoela zirudienez, eta jarrera oldarkorra zuenez, poliziek emakumea eta gizona bereiztea eta elkarrizketa banaka egitea erabaki zuten.

Une horretan, emakumeak jakinarazi zuen bikotekideak iraindu egiten zuela, bere seme adingabea eta bera iraintzen zituela, eta noizbait eraso fisikoak ere egin zizkiola. Azaldutakoaren hainbat froga erakutsi ondoren, poliziek gizona atxilotu zuten. Era berean, emakumeari jakinarazi zioten salaketa jartzeko eskubidea zutela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago