Miguel Angel Blancoren omenezko plaka desagertu egin da Miguel Angel Blanco lorategian zuen euskarritik. Urtarrilaren 17an aurkeztu zuen udalak plaka berria, eta ETAk hildako PPko zinegotziaren izena jarri zioten Txagorritxuko plazari. Lau hilabeteren ostean, plaka erauzia izan dela jakinarazi dute hainbat hedabidek.
Blancoren omenezko plakan "Ermuako espirituaren jaiotza" goraipatzen zen, lau hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. "ETA banda terroristaren aurkako borrokan mugarri" izan zela azaltzen zuen testuak.
Ez da lehen aldia biktimen omenez eraikitako oroigarriek erasoak jasaten dituztena. Fernando Buesaren hilobia eta monolitoak hainbat eraso jasan dituzte, azkena joan den urrian. Bestalde, Zaramagako Santa Isabel hilerriaren kanpoaldean plaka bat zegoen kokatuta, bertan frankistek fusilatutako pertsonen omenez, eta 2018an jasan zuen erasoa.