Itxoganak gurutzea estreinatu du

Erredakzioa 2024ko mai. 27a, 09:32

Gurutzearen inaugurazio formala egin dute igande honetan. Argazkia: MANUE IRADIER TXANGOLARI ELKARTEA

San Bitorrerako erromeria egin du asteburuan Manuel Iradier txangolari elkarteak.

Itxogana mendiak badu gurutze berria. Igande honetan estreinatu dute Beltran de Lubiano tailerren kolaborazioari esker berrezarriko gurutzea, San Bitorrerako erromeriarekin batera. 

Manuel Iradier txangolari elkartearen 75. urteurrenari lotutako ekitaldietako bat izan da asteburu honetakoa. Antolatzaileek ohar batean ezagutarazi dutenez, aspaldikoa da txangolari elkartearen eta San Bitorren arteko lotura, urtez urte indartu egin dena.  

Fernando Casi elkartearen presidenteak gogora ekarri du 1961ean Manuel Iradier abesbatza aurrenekoz kantuz aritu zela Azazeta mendatearen begiratokian. Atzoko ekitaldian ere izan dira kantari, Estibaliz Delgadoren gidaritzapean, eta, besteak beste, Goiko Mendian, En el monte Gorbea, Ikusi mendizaleak eta Biribilketa abestu dituzte. Modu berean, Jare Dantza Taldeko kideek Aintzina Pika eta Jaurrieta dantzatu dituzte, dantza plaza batekin batera.

Argazkia: MANUEL IRADIER TXANGOLARI ELKARTEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago