Gasteizko Txosnen egitarau osoa aurkeztu dute

Erredakzioa 2024ko mai. 23a, 18:09

Gasteizko Txosnen egitarauaren aurkezpena. Argazkia: ALEA

Gasteizko Txosnek iragarri dituzte aurtengo jaietan izango diren kontzertuak. Abuztuaren 3tik 9ra bitartean txosnaguneko agertoki nagusietan izango dira, besteak beste, Segismundo Toxicomano, Dupla, Chill Mafia eta Gatibu.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak, hiru hilabete baino gutxiago falta dira jadanik. Jaiekin batera, EHUren Gasteizko campusera itzuliko dira txosnak. Aurten ere abuztuaren 3tik 9ra ospatuko dira jaiak, larunbatetik ostiralera bitartean, zazpi festa egun, zazpi txosna, hiru karpa, lau agertoki eta dozenaka kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira Gasteizko Txosnagunean. Txosnetako leloa aurten ere Entxosnatu, etorri gugana! izango da.

Gaur bertan egin dute publiko egitarau osoa. Hauek dira Gasteizko Txosnetako hiru oholtza nagusietan —agertoki nagusia, Entxosnatu Karpa eta Gazte Karpa— arituko diren musika talde eta DJak:

ABUZTUAK 3 LARUNBATA
Entxosnazio eguna

LIBE, HARAKIN, MICE, ARMARRI, XERULA eta ROSA MARI.

ABUZTUAK 4 IGANDEA

LAZTANA LAZTANA, ZINKHA, HERENEGUN, AKERBELTZ eta SUDO

ABUZTUAK 5 ASTELEHENA
Elkartasun eguna

THE CAPACES, TOOTH, SEGISMUNDO TOXICOMANO, XAUKENA XAUK, AROSOUND eta WARY

ABUZTUAK 6 ASTEARTEA
Ikasle eguna

EIRE, NØGEN, ITHAKA, DUPLA, ELENA BARKER eta DJ PEZON

ABUZTUAK 7 ASTEAZKENA
Gazte eguna

BENGO, ROBA ESTESA, ZILIBITO RECORDS, BUHOS eta VUTRON

ABUZTUAK 8 OSTEGUNA

NAKAR, TATTA & DENSO, BENIZZE, CHILL MAFIA, GUATE-K, BIHOTZA, SEÑORA eta MONZI SEZ

ABUZTUAK 9 OSTIRALA

PERLATA, GANIBET, GATIBU, LILURA, DJ SUQLENT eta DJ ETXEKOI

Aurkezpenean gogorarazi duta txosnagunean ez dela inolako eraso matxista, sexista, homofobo, xenofobo edo arrazistarik onartuko. Jai herrikoiak gozatzeko espazio izan behar dutela aldarrikatu dute.

Hemen ikus ditzakezue gaur Andre Maria Zuriaren plazan egindako aurkezpenaren argazkiak, eta kartela. Azpian, Gasteizko Txosnetan arituko diren talde guztiak, eta ze oholtzatan arituko den bakoitza.

TALDEAK eta DJak

ZILIBITO RECORDS

Oiartzungo seikotearen trap doinuek girotuko dute Gazte Karpa.

 

DJ ELEPUNTO

Dj ondarrutarra Etxera karpan izango da aurtengo jaietan.

 

THE CAPACES

Bartzelonatik etorriko dira punkez betezeko Txosnaguneko oholtza nagusia.

 

LIBE

Artista gasteiztarraren pop rocka, bakarkako ibilbidearekin lehenengoz, Entxosnatu karpan.

 

GANIBET

Altsasuko bikoteak doinu tradizionalekin egiten dituzten denetariko fusioez gozatzeko aukera Gazte Karpan.

 

GUATE-K

Gazte Karpa girotuko du hirukoteak, bere gau-jaiarekin.

SEÑORA

Señorak dantzan jarriko du aurten Entxosnatu karpa.

XAUKENA XAUK

Zaldibarko bikotearen Dj sesioa izango da Gazte Karpan.

 

AKERBELTZ

Erromeria kontzeptua birmoldatuta dakar Akerbeltz taldeak, sustraietatik berrienera Txosnetako oholtza nagusian.

 

 

SEGISMUNDO TOXICOMANO

Oholtza nagusian arituko da Gasteizko punk taldea. Urteetako ibilbideak dakarren esperientziarekin, baina energiaz beteta.

 

ZINKHA

Aiaraldetik datorren rock talde berriak irabazi zuen GTX banda lehiaketa, eta merezitako postua lortu zuten Txosnagunean.

 

HARAKIN

Harakin Oi! talde gasteiztarrak Gazte Karpan egingo du emanaldia. Skins Gasteiz kalean berriro ere!

 

TATTA & DENSO

Arrasateko musikaria eta Denso ekoizlea batera ibiliko dira oholtza nagusian aurtengo txosnetan.

 

BENIZZE

Gazte Karpan egongo da musikari gasteiztarra. Neo-basque basatia, musika eta lagunak txosnagunean.

 

MONZI SEZ

Belgikan jaiotako Dja Bilbotik hurbilduko da Entxosnatu karpako oholtzara, denetariko genero eta soinuekin. Klasifikatu ezinezko musika elektronikoa.

 

NØGEN

Talde donostiarra lehen aldiz izango da Txosnagunean, bere folk pop doinuekin.

 

EIRE

Synth popak ere izango du lekua Entxosnatu karpan, Zumaiako bikotearen eskutik.

 

WARY

DJak Entxosnatu karpa dantzan jarriko du bere doinuekin.

 

ITHAKA

Orio eta Zarauzko musika taldeak bere pop-rock abestiez beteko du Gazte Karpa.

 

BIHOTZA

Gasteizko DJaren elektronika sozialak dantzan jarriko du Entxosnatu karpa.

 

ROBA ESTESA

Emakume zortzikote kalatuniarra lehen aldiz izango da Txosnaguneko oholtza nagusian beren folk urbano "beroa" ekartzeko.

 

HERENEGUN

Donostiako Ska-Reggae taldea bere "jai giroa eta euskaldun senarekin" izango da Entxosnatu karpan.

 

BUHOS

Oholtza nagusian bere zuzeneko berria aurkeztuko du talde kataluniarrak, rocka eta mestizajea Txosnagunean!

 

NAKAR

Donostiako taldeak postpunk elektroniko doinuak ekarriko ditu aurten Entxosnatu karpara. Lehen aldia da txosnagunera hurbiltzen dela 2022an sortutako taldea.

 

CHILL MAFIA

Iruñerriko trap taldea Gasteizen izango da aurtengo jaietan. Probokazioa eta autotunea oholtza nagusian.

 

GATIBU

Rock talde bizkaitarra oholtza nagusian izango da aurten. Alex Sarduiren taldea lehen aldiz izango da Gasteizko Txosnagunean.

 

MICE

Miren Narbaizaren taldea izango da lehen kontzertua 2024ko Txosnetan. Gasteiztarrek Rock doinuz beteko dute Entxosnatu karpa.

 

XERULA

Gasteizko Xerulak girotuko du aurten ere Txosnagunea. Gazte Karpan izango da bere gau-jaia.

 

PERLATA

Arrasateko taldea Txosnetan izango dugu aurten. Kuir-Punk doinuekin zutik jarriko dute Txosnagunea.

 

DUPLA

Aguraingo Dupla bikotearekin dantza egiteko aukera izango dugu jaietan. Musika urbanoaren eremu ezberdinak eta Gasteizko Txosnen abestia gozatzeko parada oholtza nagusian.

 

TOOTH

Post-hardcore doinuak Txosnetan Gernika-Lumoko taldearen eskutik.

 

VUTRON

Dancehall and Klub, soinu eta dantza esplorazioa, Bizkaitik Gasteizeraino. Gazte Karpa dantzan jarriko du 'dantzall' kolektiboak.

 

AROSOUND

Aitor Arocena Gasteizko ekoizle eta DJak jai giroa ekarriko du Txosnetara bere musika elektronikoarekin.

 

SUDO

Aguraingo DJak saltoka jarriko du beste behin ere Txosnagunea. Aurten Gazte Karpan arituko da.

 

BENGO

Oiartzungo trapa Gasteizko jaietan. Entxosnatu karpan izango da entzuteko aukera.

 

ROSA MARI

Beste behin ere, mamarratxeoa eta tekno pornoa herriarentzat. Entxosnatu karpan aurten.

 

SUQLENT

Entxosnatu karpan izango dira Suqlent eta bere gau-jaia.

 

LAZTANA LAZTANA

Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketaren 2024ko Gazte Saria eskuratu zuen Laztana Laztanak. Merezitako lekua izango dute aurtengo Txosnagunean.

 

ELENA BARKER

Elena Barkerren musika elektronikoak dantzan jarriko du Gazte Karpa. Bilbotarraren doinuak lehen aldiz Txosnagunean.

 

LILURA

Lilura DJaren gau-jaia izango da aurten Txosnetako Gazte Karpan.

 

DJ PEZON

Beste urte batez Entxosnatu karpa dantzan jarriko du DJ Pezon bikote gasteiztarrak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago