Eskoletako jangela ereduaren inguruko eztabaida betean, gaiaren inguruko Gozo Salburua jardunaldia antolatu dute maiatzaren 26an Salburuko gizarte etxean. Bidezko Elikadura, EHIGE eta Gasteizko eskola publikoaren komunitateak sustatuta, eskola elikadura "iraunkorrago eta osasungarriago baterantz" joatea da topaketa honen helburua.
Ekitaldi honek hezkuntza komunitatea eta hainbat sektore bildu nahi ditu, hitz egiteko eta eskola-elikaduran iraunkortasuna, hurbiltasuna eta osasuna lehenesten dituzten praktikak ezartzeko. Hori dela eta, jardunaldia hezkuntza, osasun, nutrizio eta nekazaritza arloetako profesionalei eta eskola-elikaduran interesa duten pertsona guztiei irekita egongo da.
"Eredu aldaketa, errotik"
"Eskola jangela eredua errotik aldatu eta kalitatezko elikadura hurbil, fresko eta jasangarri bat nahi du Salburuak. Horregatik, auzo sukalde baten aldeko apustua egin du bertako hezkuntza komunitateak", azaldu dutenez. Auzoan egunean bertan sukaldatzeaz gain, elikadura burujabetzaren aldeko hautua egiten dute, sukalde horretarako lehengaiak inguruko ekoizle eta hornitzaileen eskutik jaso nahi dituztela.
Haka, Bidezko elikadura eta EHIGEren lan ildo estrategikoekin bat egin eta elkarlanaren ondorioa dira Gozo Salburua jardunaldiak. 2019az geroztik, Gozo jardunaldien hainbat edizio egin dira, eta 2024an Salburua auzora eraman dituzte.
Auzoko gizarte etxean egingo diren jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi dute euskal jendartea. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea.
Egitaraua:
- 10:00 – 10:30– Erregistratzea eta ongi etorria
- 10:30 – 12:00– Lehenengo mahaia: Etorkizuna elikatzen: Prozesu parte hartzaileak eskola-jantokietan.
- Hizlariak
- Salburuan Gure Sukaldea plataformako ordezkaria
- Basauriko IGEetako plataformaren ordezkaria
- Rabinal Eskolen Sarearen kidea (Guatemala)
- 12:00 – 12:30– Kafea / Atsedena
- 12:30 – 14:00– Bigarren mahaia: Eskola-jantokien B aldea.
- Hizlariak:
- Menu iraunkorrak lortzeko logistika inplementatzeko esperientziak
- Eskola-menuak nutrizioaren ikuspegitik
- Lehen sektoreak eskola-elikaduran duen garrantzia (UAGA)
- 14:00 – 16:30– Bazkaria eta bazkalostea
- 16:30 – 18:00– Tailerra: “Sare sozialen ondorioak gure elikaduran”
- 18:00 – 18:30– Ondorioak eta itxiera
- Hizlariak:
- Hizlariak