Gasteizko Txosnetan izango dira Segismundo Toxicomano, Akerbeltz, Harakin eta Tatta & Denso

Erredakzioa 2024ko mai. 21a, 13:22

Segismundo Toxicomano taldea. Argazkia: Segis

Gasteizko Txosnek iragarri dituzte aurtengo jaietan izango diren kontzertuetako batzuk. Abuztuaren 3tik 9ra bitartean txosnaguneko agertoki nagusietan izango dira, besteak beste, Dupla, Mice, Chill Mafia eta Gatibu.

Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak, hiru hilabete baino gutxiago falta dira jadanik. Jaiekin batera, EHUren Gasteizko campusera itzuliko dira txosnak. Aurten ere abuztuaren 3tik 9ra ospatuko dira jaiak, larunbatetik ostiralera bitartean, zazpi festa egun, zazpi txosna, hiru karpa, lau agertoki eta dozenaka kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira Gasteizko Txosnagunean.

Maiatzean zehar jakinaraziko dituzte Gasteizko Txosnetako hiru oholtza nagusietan —agertoki nagusia, Entxosnatu Karpa eta Gazte Karpa— arituko diren musika talde eta DJak. ALEAk jakin duenez, baieztapenak tantaka iritsiko dira ekainaren hasierara bitartean. Askotariko proposamenak izango dira, gustu eta estilo anitzekoak, baita sorpresaren bat edo beste ere. Txosnetako leloa aurten ere Entxosnatu, etorri gugana! izango da.

TALDEAK eta DJak

Orain arteko baieztapenak

AKERBELTZ

Erromeria kontzeptua birmoldatuta dakar Akerbeltz taldeak, sustraietatik berrienera Txosnetako oholtza nagusian.

 

 

SEGISMUNDO TOXICOMANO

Oholtza nagusian arituko da Gasteizko punk taldea. Urteetako ibilbideak dakarren esperientziarekin, baina energiaz beteta.

 

ZINKHA

Aiaraldetik datorren rock talde berriak irabazi zuen GTX banda lehiaketa, eta merezitako postua lortu zuten Txosnagunean.

 

HARAKIN

Harakin Oi! talde gasteiztarrak Gazte Karpan egingo du emanaldia. Skins Gasteiz kalean berriro ere!

 

TATTA & DENSO

Arrasateko musikaria eta Denso ekoizlea batera ibiliko dira oholtza nagusian aurtengo txosnetan.

 

BENIZZE

Gazte Karpan egongo da musikari gasteiztarra. Neo-basque basatia, musika eta lagunak txosnagunean.

 

MONZI SEZ

Belgikan jaiotako Dja Bilbotik hurbilduko da Entxosnatu karpako oholtzara, denetariko genero eta soinuekin. Klasifikatu ezinezko musika elektronikoa.

 

NØGEN

Talde donostiarra lehen aldiz izango da Txosnagunean, bere folk pop doinuekin.

 

EIRE

Synth popak ere izango du lekua Entxosnatu karpan, Zumaiako bikotearen eskutik.

 

WARY

DJak Entxosnatu karpa dantzan jarriko du bere doinuekin.

 

ITHAKA

Orio eta Zarauzko musika taldeak bere pop-rock abestiez beteko du Gazte Karpa.

 

BIHOTZA

Gasteizko DJaren elektronika sozialak dantzan jarriko du Entxosnatu karpa.

 

ROBA ESTESA

Emakume zortzikote kalatuniarra lehen aldiz izango da Txosnaguneko oholtza nagusian beren folk urbano "beroa" ekartzeko.

 

HERENEGUN

Donostiako Ska-Reggae taldea bere "jai giroa eta euskaldun senarekin" izango da Entxosnatu karpan.

 

BUHOS

Oholtza nagusian bere zuzeneko berria aurkeztuko du talde kataluniarrak, rocka eta mestizajea Txosnagunean!

 

NAKAR

Donostiako taldeak postpunk elektroniko doinuak ekarriko ditu aurten Entxosnatu karpara. Lehen aldia da txosnagunera hurbiltzen dela 2022an sortutako taldea.

 

CHILL MAFIA

Iruñerriko trap taldea Gasteizen izango da aurtengo jaietan. Probokazioa eta autotunea oholtza nagusian.

 

GATIBU

Rock talde bizkaitarra oholtza nagusian izango da aurten. Alex Sarduiren taldea lehen aldiz izango da Gasteizko Txosnagunean.

 

MICE

Miren Narbaizaren taldea izango da lehen kontzertua 2024ko Txosnetan. Gasteiztarrek Rock doinuz beteko dute Entxosnatu karpa.

 

XERULA

Gasteizko Xerulak girotuko du aurten ere Txosnagunea. Gazte Karpan izango da bere gau-jaia.

 

PERLATA

Arrasateko taldea Txosnetan izango dugu aurten. Kuir-Punk doinuekin zutik jarriko dute Txosnagunea.

 

DUPLA

Aguraingo Dupla bikotearekin dantza egiteko aukera izango dugu jaietan. Musika urbanoaren eremu ezberdinak eta Gasteizko Txosnen abestia gozatzeko parada oholtza nagusian.

 

TOOTH

Post-hardcore doinuak Txosnetan Gernika-Lumoko taldearen eskutik.

 

VUTRON

Dancehall and Klub, soinu eta dantza esplorazioa, Bizkaitik Gasteizeraino. Gazte Karpa dantzan jarriko du 'dantzall' kolektiboak.

 

AROSOUND

Aitor Arocena Gasteizko ekoizle eta DJak jai giroa ekarriko du Txosnetara bere musika elektronikoarekin.

 

SUDO

Aguraingo DJak saltoka jarriko du beste behin ere Txosnagunea. Aurten Gazte Karpan arituko da.

 

BENGO

Oiartzungo trapa Gasteizko jaietan. Entxosnatu karpan izango da entzuteko aukera.

 

ROSA MARI

Beste behin ere, mamarratxeoa eta tekno pornoa herriarentzat. Entxosnatu karpan aurten.

 

SUQLENT

Entxosnatu karpan izango dira Suqlent eta bere gau-jaia.

 

LAZTANA LAZTANA

Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketaren 2024ko Gazte Saria eskuratu zuen Laztana Laztanak. Merezitako lekua izango dute aurtengo Txosnagunean.

 

ELENA BARKER

Elena Barkerren musika elektronikoak dantzan jarriko du Gazte Karpa. Bilbotarraren doinuak lehen aldiz Txosnagunean.

 

LILURA

Lilura DJaren gau-jaia izango da aurten Txosnetako Gazte Karpan.

 

DJ PEZON

Beste urte batez Entxosnatu karpa dantzan jarriko du DJ Pezon bikote gasteiztarrak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago