Bueltan da Miaukatuz kirol klubaren txapelketa misto eta inklusiboa: Sagardovolley 2024. Maiatzaren 18an Aranaldeko kiroldegian izango da LGTBI+ komunitatearen eta emakumeen eskubideak ardatz nagusi duen txapelketa. Aurreko egunean, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako egunean, Kalejira transmaribibolloak txapelketan parte hartuko duten taldeei ongi etorria emango die.
Toki desberdinetako hamaika taldek hartuko dute parte aurten, eta larunbat goizean zehar izango da, 9:00etatik 14:00ak arte, doaneko sarrerarekin eta nahi duen mundu guztiari zuzendua. Gainera, iaz izandako arrakastaren ondoren, aurten ere Gmadrid Sports dantza taldeak txapelketarako asmatutako hainbat koreografiaren erakustaldia egingo du.
Txapelketa honetan sexu-genero adierazpen askatasuna eta errespetua bezalako balioak defendatzen dir, antolatzaileek azaldu dutenez. Gainera, kirolean emakumeen eta LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna aldarrikatzen da. Alde hortatik, txapelketaren apustu nagusienetako bat kirol mistoaren defentsa da eta hori betetzeko, taldeek bete behar duten baldintzetako bat parekotasuna da, kantxan uneoro aniztasun sexual generikoa bermatuz. "Miaukatuzetik gasteiztar guztiak, zein interesa duen oro, ekitaldira gerturatzera eta gozatzera gonbidatu nahi ditugu, kirolean kolektiboaren ikusgarritasunaren alde eta LGTBIfobiaren aurka borrokatzeko".