Hauek dira Kantari 2024ko bideo lehiaketaren irabazleak

Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 12:32

Ausartak taldeak irabazi du publikoaren saria. Argazkia: ALEA

Kantariren 2024ko edizioko bideorik gustukoena aukeratzeko epea itxita, badakigu zein izan den saiorik bozkatuena, bai eta epaimahaiaren saria irabazi duen taldea ere.

Kantari 2024 ikuskizunean 315 gaztetxok izan dute kantuan aritzeko aukera. 70 taldetan banatuta, eta asteburu oso batez, entsegu ordu luzeetan eginiko lana argitzera eman zuten gazteek.

Lan hori goraipatzeko asmoz antolatutako bideo lehiaketan publikoaren saria aukeratu da webguneko boto bidez, eta, horrekin batera, Kantariko epaimahaiak beste bideo bat aukeratu du. 

Hortaz, Kantari 2024 bideo lehiaketako irabazleak hurrengo taldeak izan dira:

  • Publikoaren saria, 4361 botorekin, hurrengo taldeari ia mila boto aterata: Ausartak Lakuabizkarra, ETSren Beste behin abestiarekin. Taldean gozatzeko Sobron Abenturan zirkuitoa irabazi dute.
  • Kantariko epaimahaiak Astronautak (Angel Ganivet) taldea aukeratu du irabazle. Etxabarri Ibiñako Gorbeia Merkatalgunean (Maiatzaren 18an, 16:30ean) Gure Zirkua ikusteko 7 sarrera irabazi dituzte.

Zorionak parte hartzaile eta lehiaketako irabazleei. Saio ederrak egin zenituzten!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide