Manifestaziora deitu dute hilaren 7an Txagorritxuko larrialdietako langileek

Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 08:38

Egunero egiten ari dira kontzentrazioak Txagorritxun. Argazkia: @mafbd

Herritar guztiei "arreta seguru eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko" langile gehiago behar direla aldarrikatuko dute.

Txagorritxu Ospitaleko larrialdietako zerbitzuko langileek manifestazioa antolatu dute, astearte honetan, hilaren 7an, 11:00etan hasita. Txagorritxun, azken hamar astez, egunero, langileak egiten ari diren kontzentrazioekin bat egiten du manifestazioak.

"Herritar guztien laguntza behar dugu, borroka hau guztiona delako", esan dute langileek; eta azpimarratu dute "arreta segurua eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko" langile gehiago behar direla larrialdietako zerbitzuan. Txagorritxu Ospitaleko sarrera orokorrean hasiko da manifestazioa eta Eusko Jaurlaritzan amaituko da.

Langileak falta dira Osakidetzako larrialdi zerbitzuan. Hala salatu dute langileek, eta ziurtatu dute plantilla murrizten ari dela. Batez ere, Arabako eta Gipuzkoako koordinazio zentroetan dago arazoa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago