25 urte ospatuko ditu Judimendiko Gazte Asanbladak

Erredakzioa 2024ko api. 29a, 09:00

Judimendiko Gazte Asanbladako kideen agerraldia. Argazkia: JGA

Izandako bilakaera ospatzeko eta gazte mugimendua bera aldarrikatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute maiatzaren 4an, #25urtezJGA lemapean.

25 urte igaro dira jada Judimendiko Gazte Asanbladak bere jarduna hasi zuenetik, eta 2024 urte berezia da haientzat. Izan ere, urteurren borobila ospatzeko aukera baliatuko dute, "lehen urteetako indar berdinarekin auzoko kaleak astintzen" jarraitzen dutela aldarrikatuz.

Maiatzaren 4an, goizean, auzoko tourra eta karro poteoa antolatu dute (Patty eta Selma Bouvier DJ-en eskutik). Eguerdian, berriz, gazte bazkaria egingo dute Tornay Medikuaren plazan. Arratsaldean, zunba herrikoia egongo da auzoan. Horren ostean, kalejira bat antolatu dute Judimenditik Gaztetxera, bertan izango baitira, gauean, kontzertuak. Mandra, Bengo, Raimundo el Canastero eta DJ Pary&Tiza  izango dira artista gonbidatuak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago