Bueltan da Kaldearte kaleko arteen nazioarteko erakustaldia; ekainaren 7tik 9ra ospatuko da, eta aurten 82 ikuskizun eskainiko ditu Gasteizko txoko desberdinetan. Hamazortzigarren jaialdia izango da honakoa, urtez urte gero eta herritar gehiago biltzen dituzten saioak.
Udalak jakinarazi duenez, kaleko antzerkia egiten duten 31 konpainia batuko dira aurten erakustaldira, baina horiek aurrerago emango ditu ezagutzera. Iaz baino talde gutxiago izan arren, emanaldi gehiago eskainiko dituzte.
Programa aurkeztu ez duten arren, zenbait proposamen aurreratu dituzte. Uparte taldeak Desprovisto lana eskainiko du, Le Snob taldeak Opus II obra, eta Estefania Paz Asinek Olvido Flores lana aurkeztuko du Gasteizen.