LEHIAKETA

Martxan da Kantariko talderik gogokoena aukeratzeko lehiaketa

Erredakzioa 2024ko api. 22a, 09:17

Kantari ikuskizuneko parte-hartzaileek prestaketa lan izugarria egiten dute urtero. / ALEA

Aurtengo Kantari ikuskizunean 315 partaide izan dira oholtza gainean, hamalau ikuskizunetan banatuta.

Kantari ikuskizunaren arrakasta agerian geratu da beste behin. Izen-emate epean 600 eskaera baino gehiago jaso ziren, eta, guzti horien artean zozketa egin ostean, 315 gaztetxok izan dute kantuan aritzeko aukera. Asteetako entsegu lanak eta gero, iragan asteburuan ospatu zen Kantari, eta oholtza gainetik igaro ziren aurtengo 70 taldeak

Lan gogorra egin dute parte-hartzaile guztiek beste behin: abestia ikasi, koreografia pentsatu, jantziak prestatu... eta taldekide guztien artean ikuskizun eder bat prestatzeko lana hartu dute talde guztiek.

Kantari ikuskizunak ez dauka lehiaketa kutsurik, ondo pasatzea eta musikaz gozatzea da helburu nagusia. Baina badakigu taldeek lan izugarria egiten dutela asteetan zehar, eta, lan hori eskertu eta saritzeko asmoz, aurtengo Kantari edizioan berrikuntza txiki bat proposatu dugu: saiorik ikusgarriena aukeratzeko bideo lehiaketa. Datozen egunotan zehar, ALEAren webgunean, talderik gustokoena aukeratzeko parada izango du publikoak, eta, bestetik, epai-mahaiak ere bere talderik gogokoena aukeratuko du. Horretarako kontuan izango dira abestian ondoen ikasi dutenak zeintzuk izan diren, koreografia landuena egin duten taldeak nortzuk izan diren, janzkera politenak prestatu dituztenak... Zuk ere talderik gogokoena aukeratu nahi duzu? Hemen duzu aukera.

Bi saritu izango ditugu parte-hartzaile guztien artean banatzeko. Publikoaren saria webguneko boto bidez aukeratuko da, eta, horrekin batera, Kantariko epaimahak beste bideo bat aukeratuko du.

Bi talde izango dira sarituak horrenbestez, eta hauek izango dira sariak:

BOTO EMATEA

Zure botoa emateko, atal honetan agertzen diren bideoetatik 3 bideo gogokoenak aukeratu ditzakezu, eta, ondoren, beheko aldean agertzen den BOZKATU botoia sakatu beharko duzu. Behin bakarrik eman ahalko duzu botoa; hortaz, ondo pentsatu zeintzuk izango diren zure bideo gogokoenak.

Boto gehien jasotzen dituen bideoak publikoaren saria jasoko du, eta bestetik epaimahaiak bere saritua ere aukeratuko du.

Adi, botoa emateko aukera apirilaren 22tik maiatzaren 6ra arte (10:00ak arte) egongo da zabalik.

Zorte on parte hartzaile guztiei!!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago